Emakumeen aurkako indarkeriaren beste eraso bat izan da bart gaueko 21:00ak aldera Arrasaten. Ertzaintzak konfirmatu duenez genero-indarkeriako eraso bat izan da. Erasoaren lekura gutxienez Ertzaintzaren hiru patruila eta anbulantzia bat bertaratu dira.
Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek ondorengo laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:
- Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
- Larrialdiak: 112
- Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan
Indarkeria Matxistaren aurrean, gogoratu:
- Saiatu mugikorra denbora guztian gertu izaten.
- Laguntza behar baduzu, ez zaude bakarrik, bizilagunek entzuteko besteko oihuak bota (SUA).
- Prestatu etxean bertan babes lekua izan daitekeen espazio bat erasoaren aurrean.
- Inoiz ez jakinarazi tratu txarrak ematen dituenari zer egin nahi duzun indarkeria-egoera konpontzeko.
Gogoan izatekoak: Eraso fisikoez gain, zer da indarkeria?
- Bikotekideari beldurra izatea.
- Zure buruarekin deseroso sentiaraztea.
- Maite dituzunengandik isolatzea.
- Egiten duzuna kontrolatzea.
- Bere egoeraren/emozioen erantzule egitea.
- Zigortzeko, ez hitz egitea.