Emakumeek “Gure ahotsa, gure indarra, nik sinisten dizut!” irakurraldia egingo dute

0
345

Emakume Txokoak eta talde eragile batek antolatu dute, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko. Baita xede horrekin gizarteak duen “erantzukizunari apelatzeko” ere. Ekitaldi irekia ostegunean izango da Kulturaten.

Irakurraldiaren aurkezpena gaur goizean egin da Emakume Txokoan, eta bertan aritu dira besteak beste Rosa Urzelai, Myriam Rodriguez, Amets Beltran de Gebara Arexolaleiba eta Yoana Sanchez Herrero.

Berdintasun zinegotziak ekitaldi hau bere testuinguruan kokatu du: “emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, nazioarteko egunaren baitan kokatzen da, eta aurten abenduaren 15ean egingo da”.

‘Gure ahotsa, gure indarra, nik sinisten dizut’ deitzen da, eta bigarren edizioa izango da. Hartara, Arrasateko emakume feministez osaturiko talde eragile bat aritu da Emakume Txokoarekin eskuz esku, bai antolatzen bai diseinatzen. “Talde eragile honen ardurak izan dira, besteak beste”:

  • Testua lokalizatzea
  • Ezaugarri ezberdinetako emakumeengana eta elkarteetara gerturatzea
  • Proposamenak luzatzea
  • Irakurraldia osagarritzen duten elementuak lotzea
  • Eta abar

“Beraiek gabe hau guztia ez litzateke posible izango”. Irakurraldian testu eta pasarte ezberdinak irakurriko dira, baina bestelako espresio bide batzuk ere erabiliko dituzte bertan aktiboki parte hartuko dutenek, besteak beste:

“Kantu, dantza, ipuin kontaketa eta musika erakustaldi batez gozatzeko aukera ere egongo da”. ‘Nik sinisten dizut’ izan zen iazko irakurraldiaren lema, eta hari horri tiraka aurtengoa ‘Gure ahotsa, gure indarra, nik sinisten dizut’ izatea erabaki dute antolatzaileek.

Ildo honetan, Emakume Txokoko teknikari Amets Beltran de Gebara Arexolaleibak azaldu du “lema honek zelanbait erreferentzia egin gura diela”:

  • Emakumeon autodefentsarako gaitasunari
  • Elkarrekin antolatzeak eman digun indarrari
  • Ahizpatasunari
  • Ahalduntze kolektibo zein pertsonalari
  • Gure artean emakumeok saretzeari
  • Konplizitateak sortzeari
  • Gure buruak zaintzeari
  • Aitortzari
  • Erreparazioari
  • Biolentzia matxistak azalaratzeari

“Erreferentzia edo bitarteko izan gura luke ere emakumeok oholtza eta protagonismoa har dezagun, eta zelan ez, baita nolabait komunitateak daukan ardurari eta erantzukizunari ere apelatu nahi dio”.

Honi guztiari leku egiteko, “espazio seguru bat lortu nahi genuke irakurraldi kolektiboan. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeriak zelanbait bigarren planoan geratzen dira, eta guk gura genuke ostegunean arratsaldeko 18:30ean honek guztiak protagonismoa eta oholtza hartzea”. Honegatik guztiagatik, “gure ahotsak, gure indarra, nik sinisten dizut”.

Irakurraldi kolektibo feminista hau irekia izango da, eta ostegun honetan (abenduak 15) egingo da Kulturateko ‘kalistroetan’, arratsaldeko 18:30ean.

Gaurko prentsaurrekoan ere bi irakurraldi egin dituzte Rosa Urzelai eta Myriam Rodriguez herritarrek, osteguneko ekitaldiaren erakusgarri:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen