Emakumeek antolatu dute saharar errepublikaren urteurren jaia

0
697
saharauiak

Tea, dantzak, kus-kusa,… izan dira festa irekian, Azoka plazan. Arrasateko emakume sahararren 6 taldeek parte hartu dute, denak Emakume Sahararren Ligako partaide. Baita mugimendu feminisitako kideek ere.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 44 urte egin ditu aurten. Izan ere, espainiar erreinuak kolonia hura 1976an utzi zuen, eta mendebaldeko saharauiak estatu gisa eratu ziren.

Marokok eta Mauritaniak militarki okupatu zuten, eta Mendebaldeko Sahara askatzeko, Fronte Polisarioak jarduera armatuari ekin zion.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak birizirik dirau, eta hori ospatzeko Arrasateko emakume sahararrek gaurko jaia antolatu dute.

Azoka plazan izan da festa irekia, eta bertaratu diren pertsonei, tartean Arrasateko mugimendu feministako kideei, eskura jarri dizkiete datilak, esnea, fruitu lehorrak,…

Gainera, eskuz egindako erreminta tradizionalen erakusketa bat jarri dute, eta bazkaltzeko kus-kusa prestatu dute, besteak beste. Kantuak eta dantzak ez dira falta izan.

Beste udalerri batzuetako taldeekin harremanetan jartzen saiatu dira, harremanak lotze aldera. Azpimarratzekoa da, Emakume Sahararren Ligaren baitan, 6 talde daudela Arrasaten:

  • Guelta Zemmur
  • Megek
  • Al-Gargarat
  • Whuda Alwatanya
  • Tiris
  • Tifariti

Talde bakoitza Arrasateko auzo ezberdin batean bizi da, eta taldekideen artean giza sarea sortu dute, besteak beste, elkarri laguntzeko. Ondo pasau lagunak! V

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen