Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, ‘Arrasateko iragana astintzen’ zikloaren bigarren hitzaldia egin zen atzo. Kulturateko ekitaldian Janire Castrillo Casado aritu zen, hain zuzen, UPVtik Historian doktore, irakasle eta ikerlari.

Hitzaldiaren izenburua ondokoa izan zen: ‘Erdi aroko euskal lurretako emakumeak: Historia ikasteko/kontatzeko ikuspegi anitzak’.
Hitzaldiak lau ildo nagusi izan ditu: bizi-zikloak, alor publikoan jarduteko muga eta ahalmenak, “rol” sozialak eta lan-mundua.

Historiadoreak luze eta zabal aritu zen, eta ideia ugariren artean, azaldu zuen emakumeek ilea tapatu barik eramaten zutela ezkondu aurretik.
Ordea, ezkondu ostean tokatua jartzen zietela. Legeak, baina, gizonezkoak ez zituen horretara behartzen.




