Emakumearen egunak ehunka lagun bildu ditu kaleetan

0
1637

Gaur emakumearen eguna izan da Arrasaten, mundu osoko beste herri eta herrialdeetan bezala. Mobilizazioa 12: 30ean abiatu da Sebero Altube plazatik, eta erdigune osoa zeharkatu du “nik aukeratzen dut zer jantzi eta norekin erantzi”, “Aske maite, aske bizi”, “Nahiago sorgina ez printze urdina” eta “ez, ez da!” Aldarrikapenekin.

Manifestazioak Maala, Otalora, Garibai eta Arbolapetako zonaldeak zeharkatu ditu. Bide batez, Batzokiaren aurrean Zaldibarko egoera kritikatzeko eta egungo sistema ekonomiko eta politikoa aipatzeko ere baliatu dute.

Manifestazioaren ostean, bazkaria egin dute merkatu plazan, mikro saio irekia eta festa DJekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen