Azaroak 25: “Emakumeak isolatzen gaituzten indarkerien aurka saretu”

0
726

Herritar ugarik, beltzez jantzita, salatu egin dituzte konfinamenduaren ondorioz larritu diren biolentziak. Donostiako eta Gasteizko erasoak esaterako.

Ekitaldian hainbat kandela piztu dira, eta indarkeria matxistaren inguruko dantza ikuskizun bat plazaratu da:

Emakume batek, saharauiar jatorrikoak, ekitaldian hitza izan zuen, eta besteak beste, Saharauiar Herriaren borrokak aipatu zituen. Baita esker ona agertu ere. Halaber, Arrasateko Mugimendu Feministak ondorengo adierapena plazaratu zuen:

“Lehertu zaiguna ez da osasun-krisia soilik. Biluzik utzi ditu sistema honen dimentsio ezberdinetako krisiak: agerian geratu da zer den jendarte desorekatua, injustua eta askotariko indarkeriek zeharkatua”.

“Gobernuek epidemiaren aurrean emandako erantzunek arrazakeria, prekarietatea, emakumeen bereizkeria eta herri burujabetzaren galerak biderkatu besterik ez dituzte egin. Horren adibide dira, besteak beste, muga eta kaleen militarizazioa; abusu polizial eta instituzional arrazistak; indarkeria
matxistaren gorakada‚Ķ”.

“Krisialdiak eragin zuzena izan du eremu feminizatuetan, bereziki egoera irregularrean dauden emakume langileen eremuan. Bizitzak erdigunean jartzeko eta, ondorioz, beste jendarte eredu baterantz urratsak emateko funtsezkoa da zaintza ereduaz hausnartzea. Horregatik, proposamen politiko kolektiboa behar dugu, heteropatriarkatuaren, pribatizazioaren, kapitalismoaren eta kolonialitatearen arrakaletatik haratago doana”.

“Shock egoera baliatu dute ardura norbanakoarengan jartzeko. Hala, eskala indibidualean eta ohiko familia tradizionalen logikan pentsatu dira azken hilabetean hartutako neurriak”.

“Hausnarketa handirik gabe, babes sareak bikotera edota odoleko familia harremanetara mugatzea bihurtu da normalitate berria, beti segurtasunaren izenean. Aisialdirako eta harremantzeko espazioakkendu dizkigute, lan produktiboari eustera behartu gaituzten bitartean”.

“Emakume edota genero disidente askorentzat etxeak eta familiak ez dira leku seguruak eta ez dira eskaini bertan ematen diren biolentzia matxistei aurre egiteko baliabideak”.

“Egoera larri honen muturreko adibideak dira aste honetan bertan Donostian eta Gasteizen labanez erasotutako bi emakumeak”.

“Hala ere, elkarren babeserako esperientzia komunitarioak sortu ditugu, Arrasateko zaintza sare herritarra kasu. Burujabetza nahitaezkoa da Euskal Herri feminista bat eraikitzeko eta elkar-zaintzaren politika errealak abiarazteko”.

“Gaur, funtsezkoak dira antolakuntza feminista eta herrigintza. Lehentasunezkoa da gure komunitate feministak jostea eta aktibatzea larrialdi egoera honi aterabidea emateko”.

“BAKARTZEN GAITUZTEN BIOLENTZIEN AURREAN, JOSI DITZAGUN SAREAK”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen