Emakumeak eta Literatura gaia hizpide izango du Irati Jimenezek

0
336

Goienagusik antolatuta, hitzaldia datorren astelehenean izango da, apirilaren 22an, Kulturaten eta goizeko 10:00etan.

Argazkia: MB artxiboa.

GAIA:

Emakumeak literaturan, emakumeen literatura, literatura feminista eta emakumeen aldeko literatura.

Euskal literaturak azken urteotan eman ditu bere misoginia historikoa sendatzeko eta emakumeei ongietorria egiteko lehen pausuak, baina bide luzea du oraindik aurretik benetan literatura feminista bat izan nahi badu eta bide horretan aurrera egiteko ezinbestekoa da zer izan den eta zer izan nahi duen jakitea, eta edozein eztabaida izateko ezinbestekoak diren terminoen arteko desberdintasuna ulertzea. Izan ere, ez dira berdinak emakumeen literatura eta literatura feminista, eta gauza bat da emakumeak literaturan egotea eta beste bat emakumeen aldeko literatura egotea. Gauza guztiek horiek zer diren argitzea eta euskal literaturan izan dezaketen lekuaz hitz egitea da saio honen helburua.

HIZLARIA:

IRATI JIMENEZek (Mundaka, 1977) Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen eta interneteko arloko komunikazioan aholkulari gisa lan egiten du lan gaur egun. Euskal Telebistako Hau Komeria eta Desde el gallinero telebista saioetan hasi zuen ibilbide profesionala, Euskadi Irratian kazetari bezala jardun zuen gero, Consumer EROSKI aldizkariaren euskarazko bertsioaren editorea izan zen eta Nabarra kultur aldizkariaren zuzendaria.

Idazle bezala, hainbat sari irabazi dituzten eleberri eta ipuinen egilea daBat, Bi, Manchester (Elkar, 2006) eleberri laburrarekin Augustin Zubikarai saria lortu zuen eta Nora ez dakizun hori (Elkar, 2009) eleberriarekin Igartza Sariaren akzesita eta 111 Akademiako irakurleen sariaLaranja azalaren negarra (2008, Kutxa Fundazioa) ipuinarekin Donostia Hiria saria eskuratu zuen, 2008an, eta Atsekabe zaitut narrazio ilustratuarekin Bizkaiko liburu saltzaileen Farolillos de Papel, 2011an. Saiakeraren arloa izan da azken urteotan gehien jorratu duena. Ogia eta zirkua lanarekin Bilboko udalaren Miguel de Unamuno saria lortu zuen euskarazko saiakeraren alorrean, 2020an, eta literaturari buruzko Begiak zabalduko zaizkizue saiakera mardularekin, Euskadi Saria 2022an.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen