Emakumea eta baserria izateko eskubideari buruzko hitzaldia egin da

1
650

Maria Rosa Ayerbe Iribar Historian doktoreak hitzaldia eman du, AZEk antolatuta. Ideia ugari partekatu ditu entzuleekin, tartean “garai batean ‘caserío’ hitzaz gain, ‘casería’ ere erabiltzen zela, femeninoan, esanguratsua da”.

Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, XII. Arrasateko Iragana Astintzen hitzaldi zikloa hasi zen atzo Kulturaten.

Lehen hitzaldi honen izenburua ‘La mujer y su derecho al caserío en la historia guipuzcoana (XVI-XIX)’ izan zen.

Maria Rosa Ayerbe Iribar Historian doktore dugu, baita Zuzenbidearen Historian irakasle titulatu ohia ere, egun jubilatuta.

Historiadoreak azpimarratu du baserrietako familientzat “garrantzitsuena etxearen jabetza osorik mantentzea zela”.

Gipuzkoako baserriaren jabetza arautzen zuena “ohiturazko zuzenbide piriniarra zen”, eta “Gaztelako errege-zuzenbidarekin talka egiten zuen, batez ere 1348tik aurrera”.

Aipatzekoa da ere “garai batean ‘caserío’ hitzaz gain, ‘casería’ ere erabiltzen zela, femeninoan, eta hau esanguratsua da”.

Zuzenbideak ama-aitei ahalbidetzen zien, herentzia matrimonialaren bitartez, aukeratzea “etxearen interesak ondoen defenda zitzaketen seme-alabak, Gipuzkoan alabak lehentasunarekin”.

Hitzaldi zikloaren egitaraua

Iruzkin 1

  1. Ikeragarri pozgarria iruditu zait alaben lehentasunaren Gipuzkoan herentzia kontuetan. Noiz aldatu zen hori gero, seme nagusiak lehentasuna har zezan?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen