Bideoa: Udala.
Elkarrekin Arrasatek gogora ekarri du “2 legealdi pasa direla EAJk eta PSEk lekualdaketa egingo zutela hitzeman zutenetik, baina 6 urte pasa dira eta badirudi ez daukazuela galdera honi erantzuteko gaitasunik”.
Horregatik, Eva Abuin Bidaburu zinegotziak galdetu du ea zein izango den Emakume Txokoaren datorren kokapena.
Berdintasun zinegotziak, Johanna Sanchez Herrerok (PSE) erantzun du “gai hori lanketan dagoela, eta hurrengo Batzordean ikusiko dugu”.