Arantza Santesteban Perez zinegileak Mirentxu Loyarte Esparza zine zuzendariaren lana ezagutzeko edo/eta berrikusteko aukera eman zuen atzo, Emakume Txokoaren eskutik.
Emakume Txokoaren egitarau berria martxan jarri zen atzo arratsaldean Kulturateko areto nagusian.
Ekitaldi irekiak “zinegileen genealogia feminista ariketa bat egin” zuen, Arantza Santesteban historialari, kulturako langile, ikerlari eta zinegilearen eskutik.
2021ean bere orain arteko azken filma aurkeztu zuen, “918 Gau” izenekoa. Dokumentalak, hainbat zinemalditan ibili eta gero, sari ugari jaso ditu.

Arrasateko ekitaldian Mirentxu Loyarteren “Irrintzi” eta “Euskal emakumeak” filmak erakutsi eta aztertu zituen.
Izan ere, Mirentxu Loyarte Esparza (Iruñea, 1938) egindako filmak berrikustea “gure orainaldiari buruz galdera berriak egiteko modu bat da”.
1978an ‘Irrintzi’ filma egin zuen garai hartako Euskal Herriko egoera politiko nahasiaren isla, eta 1981ean ‘Euskal emakumeak’ film laburra egin zuen.




