Emakume Txokoak zailtasunak gaindituz “bide oparoa” egin du, 20. urteurrenean geroa gogoetagai

0
449

Jardunaldi Feministak abiatu ditu, eta tartean politika publikoak, Justizia feminista eta dekolonitatea hausnarketagai dira. Baita LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak ere.

Urteurreneko aurkezpena Emakume Txokoan egin da urrian, eta hainbat lagunekin batera, bertako langileek parte hartu zuten:

Maite Barreña Oceja, Esther Lizarralde Mendizabal eta Amets Beltran de Gebara Arexolaleiba. Hortaz gain, irakurketa politikoa eta feminista egin zuten Maider Morras Azpiazu alkateak, Eva Abuin Bidaburu Feminismo eta LGTBI+ zinegotziak, Julia Monge Sarabia eta Yoli Perez de Arenaza Sogorb Emakume Txokoko partaideek, ondorengo bideoetan ikus-entzungai:

Ondoren, aurkezpenean Emakume Txokoak azaldu zituen “Jardunaldi Feministak antolatzeko eta diseinatzeko, lantalde bat sortu genuen“.

Taldekide horietako hainbatek aurkezpenean parte hartu zuten, eta Emakume Txokoak baloratu zuen partaide “guztiek barik, jardunaldiak ez liratekeetala posible izango”.

Hain zuzen, “horrek aberasten ditu jardunaldiak: amankomunean, elkarri entzunda, elkarri ekarpenak egiten,… osatu dugu egitaraua, guztion artean”.

Jardunaldiak abian dira, eta gaurkoa “batez ere politika publikoetan zentratuko da, hau da, izaera teknikoagoa izango du lehen egun honek. Izan ere, kontuan hartu dugu ostirala laneguna denez, askok zail izango dutela ostiralean parte hartzea”.

“Emakume txoko ezberdinen politika publikoen inguruko debatea” egiten ari da. Izan ere, “azken bizpahiru urtetan badago erakunde publiko batzuetatik tentaldia Emakume Txokoak desfiguratzeko, gure ustez”.

“Bere garaian sortu ginenean ez zuten gugan sinetsi, baina 18-20 urte igaro dira eta administrazio batzuendako Emakume Txokoak herri guztietan egon beharko luketen azpiegitura, ekipamendu edo dena-delakoa”.

“Emakume Txokoak ez dira inolaz ere espazio huts bat, non soilik ikastaroak ematen diren. Gu hori baino askoz gehiago gara, eta marka hori definitu behar dugu, eta definitu nahi dugu”.

Ildo honetan “datozen 20 urteei begirako hausnarketa kolektibo bat egin nahi dugu, zehazki, Emakume Txokoak sortzeko arrazoietaz, 20 urteotan elkar elikatzearen eta elkarrengandik ikastearen arrazoietaz, eta aurrera begira izan behar dugunaz”.

Izan ere, “ez dugu onartuko egitea hainbeste kostatu den marka edozertan bilakatzea. Emakume Txokoak, Emakume Etxeak, Marienea, Sorginola,… ez dira soilik lau pareta eta bertako ikastaroak. Hori baino askoz gehiago dira”.

“Horren inguruko hausnarketarako aukera zabaldu nahi izan dugu Jardunaldi Feminista hauekin”. Horrekin batera, bi tailer egingo dira “eta bertan txertatu nahi ditugu politika publikoetarakmo bi ikuspegi”:

Dekolonitatea, azken urteetan Mugimendu Feministan eta teknikarien artean jakingura handia piztu duena. Horretaz formatzen ari gara, eta horretaz hausnartzeko garai aproposa izan daiteke”.

Horretan sakontzeko Luciana Alfaro aditua jardunaldietako partaideekin jardutekoa da. Bigarren tailerra ‘LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko neurriak’:

Izan ere, Udal-gobernu berriak erabaki du Emakume Txokoak LGTBI+ ere lantzea. Tailerrean jorratuko da “Feminismoaz aparte, nola txertatu LGTBI+ politika publikoetan”.

Gaur arratsaldean, eta Greba Feminista Orokorrerantz, jardunaldietan tailer bat egingo da: “Bideo emanaldi bat izango da eta ondoren materiala sortzeko aukera izango dugu”. Ostean ekitaldi feminista ospatuko da.

Biharko, zapatuko, Arrasateko Emakume Txokoak “proposatzen dugu Justizia Feministan zentratzea, biolentzia matxisten aurrean. Horretarako mahai-inguru bat egingo da”:

‘Justizia Feminista ehuntzen: erreparazioa, komunitatea, herrikidetza’. “Izan ere, gai hau Emakume Txokoan azken urteetan asko landu dugu, eta horretaz geroz eta gehiago hitz egiten dugu”.

“Adibidez, biolentzia matxistak prebenitzeko planetan horretaz hitz egiten dugu. Azken finean jorratuko dugu Feminismotik zer proposatzen dugu honen inguruan”.

Halaber, hiru tailer egingo dira: ‘Haurtzaroaren kontrako sexu-indarkeriaren sekretua hausten’, ‘Indarkeria matxistaren aurkako protokoloak: argi-ilunak’ eta ‘Kalitatezko zaintza jaso eta eskaintzeko eskubidea’.

Ondoren, bazkari feminista ospatuko da, eta bazkalostean solasaldia egingo da Onintza Enbeita Maguregi eta Ainhoa Etxaide Amorrorturekin:

‘Ba al dago politikagintzan lekurik, feminismotik eragiteko?’. Bihar arratsaldean ere ‘Klownklusioak’ bakarrizketa emango du Beatriz Egizabal Ollokiegik umore klabean.

Eta jardunaldien egitaraua biribiltzeko ‘Nahinoranahi’ kontzertua ospatuko da Gaztetxean, ‘Masa madre’ monologoa barne. Oholtzara igoko dira Belen Nevado Mendez, Alarde Morea eta DJ LatxirOngak. Zorionak Emakume Txokoa eta urte askotarako!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen