Testua: Emakume Txokoa.
Datorren larunbatean, apirilaren 30ean, Trans eta LGTBI lege proiektuaren inguruko saioa antolatu du Emakume Txokoak Aitzole Araneta Zinkunegikin. Tailerrean zalantzak eta hausnarketak partekatuko dituzte: Zer dio lege proiektuak? Nola jasotzen ditu trans esperientzia duten pertsonen eskubideak eta errealitatea?Ze eztabaida, mito eta argi-ilunak sortu dira horren bueltan?. Tailerra euskaraz eta doan izango da.
Parte hartzeko izena eman beharko da 943 79 41 39 telefonoan edo emakumetxokoa@arrasate.eus helbide elektronikoan.




