Emakume Txokoak kurtso amaierako topaketa-jaia egingo du gaur

0
681

Ikasturte bukaeraren harira, ikastaroetan eta tailerretan egindako lanari amaiera emango zaio. Eskertzeko, oroitzeko, gozatzeko, partekatzeko ekitaldia izango dugu gaurkoa. Arratsaldeko 18:00etan Emakume Txokoan.

Argazkiak: MB artxiboa.

Emakume Txokoak adierazi du, Jabetze eskolako ikastaro eta guneez gain, hainbat ekimen antolatu direla plangintzan zehar:

“Arnasa betean” filmaren aurkezpena eta proiekzioa; “Trapu Zikinak” antzerki emanaldia; “Ez dadin bizitza eten” hitzaldi-solasaldia…

Egitarau hau Zinegoak Hedapeneko laburmetraien emanaldiarekin itxiko da ekainaren 19an, asteazkena.

Gaurko ospakizunera begira, Emakume Txokoak proposatzen die “Jabetze Eskolara eta Emakume Txokoaren egitaraura hurbildu zaretenoi elkarrekin topo egitea”.

Ekitaldiaren helburuak dira “tarte horretan egindako bidea ospatzea eta partekatzea”, eta baita “zuei eskerrak ematea” ere.

Era berean, topaketa honetan “ikastaro ezberdinetan landutako gaiak eta ezagutzak partekatuko dira”.

Txalaparta doinuek eta antzerki eta dantza ikastaroetakoek ere jai giroa jarriko dute.

Eta ondoren, mokadutxoa izango da “sortutako giroari jarraipena emateko eta elkarrekin egoteko eta disfrutatzeko”.

Topaketa-jaia Emakume Txokoan izango da gaur, ekainak 7, arratsaldeko 18:00etan, “animatu zaitezte!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen