Emakume Txokoak ‘Kontrako eztarritik’ liburuan oinarrituriko bertso-saio literarioa antolatu du

0
1165
EMAKUME TXOKOA

Hitzordua otsailaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan izango da Kulturateko areto nagusian. Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran bertsolariek parte hartuko dute, eta Danele Sarriugarte gai jartzailea izango da.

Testua eta kartela: Emakume Txokoa.

‘Kontrako eztarritik’ saiakera liburuan Uxue Aberdik hamabost emakume bertsolari elkarrizketatu ditu. Bertsolari horien testigantzetan jasotako bizipenak, kezkak eta hausnarketak bildu eta multzoka antolatu ditu 22 mekanismo izendatuz. Horietako batzuk dira, adibidez, gizonen kidetzat hartuak izatea eta ez emakume bertsolari bezala; deserotizatzea edota hipersexualizatzea; paternalismoa; eta askotan sentitzen duten gutxiespena. Hauek bertsolaritzara aplikatu baditu ere, edozein arlotan aurkitu ohi ditugunak dira.

Saio honetan Danele Sarriugarte idazleak,  Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuko zenbait pasarte hautatu eta haien inguruko gaiak jarriko dizkie bertsolariei. Literatura eta bat-bateko bertsoak, teoria feminista eta fikziozko egoera konkretuakuztartuko dituzte. 

Amaieran, parte hartzaile eta entzuleen arteko tertulia egiteko aukera izango da, liburuaren egileak, testigantza emaileak eta irakurleak elkarrekin pentsatzeko eta sentitzeko.

Hitzordua otsailaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan izango da Kulturateko areto nagusian. Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran bertsolariek parte hartuko dute, eta Danele Sarriugarte gai jartzailea izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen