Elite mailako kirolari hauek Arrasateko markarekin praka berrien sorkuntzan parte hartu dute. Aurkezpena Laboral Kutxa babesle nagusiarekin egin dute.
Argazkia: 21 iguales.
Aurkezpena Laboral Kutxaren egoitzan egin zen atzo, eta bertan pilotariekin batera, Laboral Kutxako eta Astoreko ordezkariak izan ziren.
Elastiko berriaz gain eta arropari dagokionez, berritasun nagusiena prakak izan dira, “prakak kirolarien beharretara ahalik eta ondoen egokitu daitezen”.
Beste helburuetako bat da pilotariak “inoiz baino erosoago sentitzea kantxan”, eta horretarako arropa hau “oihal elastiko, arin eta transpirable batekin egina dago, OEKO-TEX egiaztagiria duena”.
Aurkezpenean eliteko pilotariekin batera, Marije Etxaniz finantza-erakundeko Komunikazio arduradunak eta Edu Uribesalgo Astoreko ordezkariak parte hartu zuten.
Eta elastikoari dagokionez, “funtzionala eta jasangarria” dela azpimarratu zuten, erabilitako plastikozko botilak baliatuz egin direnak.
Pilotariek baloratu egin dute praka berrien erosotasuna, goxotasuna, transpirabilitatea eta diseinua, hain zuzen, EMC Zirkuituan erabiliko dituztenak.
Astorek ekimen hau kokatu du “etengabeko garapenaren bidean, Emakume Master Cup zirkuituan jokatzen duten pilotariek berritzen eta hazten jarraitzen” dutelarik.
Arrasateko arropa markak adierazi du gizonezkoen Jai Alai Winter Series-eko pilotariak ere janzten dituela, eta azpimarratu du “txapelketako pilotariaren lehen prakak diseinatu zituela”.
Hura “duela 30 urte inguru” izan zen, “eta mugarri bat ezarri zuela 2018an patroi femeninoa zuen lehen pilotari-galtzak diseinatzean. Beraz, norbaitek badaki frontoirako jantzien diseinua, hori Astore da”.
Bien bitartean, kantxetan Urrezko Ligak aurrera jarraitzen du, eta nazio mailako eskuz binakako lehiaketa honetako partida erabakigarrienak jokatzen ari dira.




