Ezbeharra Altamirako aldapan izan zen herenegun, eta zauritutako pertsona espaloiko bolardoen aurka jo zen. “Giltzurruna eta bazoa kendu behar izan dizkiote”, azaldu du bere bikoteak.
Igande eguerdian, 13:30ak aldera, Altamirako aldapa patinete elektriko batekin jaisten zebilen emakume batek istripua izan zuen.
Pablo Uranga ondoko bihurgunean kolpe handia hartu zuen espaloiko bolardo batzuren kontra. Anbulantzia bat, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu ziren.
Anbulantziak ospitalera eraman zuen, eta bere bikoteak Arrasate Opinan azaldu duenez “giltzurruna eta bazoa (barea) kendu behar izan dizkiote”.
Bikotearen arabera istripuaren “arrazoia Udalak espaloietan jarritako bolardoak izan ziren”, eta “espero dut Udalak ardura bere gain hartzea”.
Gehitu duenez, araudiak dio “oztopo fisikoak legez kanpokoak direla espaloietan eta oinezkoentzako kaleetan”. Udalari eskatu dio “bolardo guztiak ken ditzala”.