Emaitza oso onak lortu dituzte dragoiek Espainiako online gimnasia txapelketan

0
229

Nahia Iraola, Nahia Ruiz, Irati Larrinaga, Lucia Vazquez, Eki Balanzategi, Irune Aranbarri eta Uxue Azkuek 1. postua lortu dute N3 mailan, Step diziplinan. Bertako beste gimnasta batzuek ere meritu handiko emaitzak lortu dituzte.

Argazkiak: Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldea.

2020-2021 denboraldiarekin jarraituz, ARRASATEKO DRAGOI GIMNASIA TALDEko gimnastek pasa den ekainaren 5ean Espainiako Gimnasiako Federazioak antolatutako online txapelketan parte hartu zuten.

Pandemiak eragindako egoerak, txapelketak egiteko era aldatu du, eta oraingo honetan online egin zen. Emaitzak ondorengoak izan ziren:

  • N3 MAILAN, BAKARKA: ZIHARA ETXEBARRIAK 7. POSTUA.
  • N3 MAILAN, HIRUKOTEA: NORA MARCO, MAIDER AGIRREURRETA ETA SARA YAN AZKARATEK 3. POSTUA.
  • N3 MAILAN, TALDEKA: NORA MARCO, MAIDER AGIRREURRETA , SARA YAN AZKARATE, AIALA LOSADA ETA MADDI ETXAGIBELEK 4. POSTUA.
  • N3 MAILAN, STEP: NAHIA IRAZOLA, NAHIA RUIZ, IRATI LARRINAGA, LUCIA VAZQUEZ, EKI BALANZATEGI, IRUNE ARANBARRI ETA UXUE AZKUEK 1. POSTUA.
  • N4 MAILAN, BIKOTEA: NAHIA IRAZOLA ETA UXUE AZKUEK 2. POSTUA.

Datorren ekainaren 13an, Gasteizen ospatuko den Aerobikeko Euskadiko txapelketan parte hartuko dute aipatutako gimnasta guztiek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen