Emaitza onak lortu ditu Arrasate Atletikok Ordizian eta Oñatin

0
1169

Klub zuri-moreko neska-mutilek bi txapelketatan parte hartu dute asteburuan. Gipuzkoako 16, 18 eta 20 Urtez Azpiko eta Master Txapelketa, eta Eskola-krosean.

Argazkiak: Arrasate Atletiko.

Gipuzkoako 16, 18 eta 20 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu zen, baita Master kategoriakoa ere, Ordizian aurreko larunbatean.

Arrasate Kanpanza Atletiko taldeak 5 domina lortu zituen: urrezko bat, zilarrezko bi eta brontzezko bi, ondoko emaitzekin:

Pertika-jauzian:

  • Danel Ruiz 2 metro eta 80 zentimetro (1. postua)
  • Unai Iturbe 2 metro eta 80 zentimetro (2. postua)
  • Aimar Uribetxebarria metro 1 eta 80 zentimetro (3. postua)

100 metroko lasterketa, 18 urtez azpikoetan:

  • Ane del Fresno 13 segundo 08 ehunen (2. postua, bere marka pertsonala onduz)
  • Izaro Garcia 14 segundo eta 54 ehunen
  • Danel Ruiz 12 segundo eta 32 ehunen
  • Asier Bueno 12 segundo eta 93 ehunen
  • Unai Iturbe 13 segundo eta 63 ehunen

100 metroko lasterketan PLP:

  • Maia Etxebarria 13 segundo eta 46 ehunen
  • Ane Lopez 13 segundo eta 96 ehunen

600 metroko lasterketan:

  • Lorea Xiang Cancelo minutu 1, 55 segundo eta 12 ehunen
  • Markel Errasti minutu 1, 37 segundo eta 40 ehunen
  • Unai Garcia minutu 1, 37 segundo eta 77 ehunen
  • Eñaut Betegi minutu 1, 34 segundo eta 21 ehunen (3. sailkatua)

400 metrotan:

  • Aitor Gallego 55 segundo eta 02 ehunen

Bestalde, atzo domeka, Oñatiko San Martin parkean, eskola-krosa jokatu zen eta Arrasateko Atletismo Eskolak parte hartu du. Klubak baloratu du “jardunaldia polita izan dela”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen