Testua eta argazkiak: Dorletako Ama TXE.
Igande honetan Irunen ospatutako Gipuzkoako nesken txirrindulari lasterketan emaitza bikainak lortu dituzte Dorletako Ama txirrindulari eskolako txirrindulariek.

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, euripean bikain aritu ziren txirrindulariak. Benjamin mailan Maddi Agirretxek parte hartu zuen eta bikain aritu zen, etorkizun oparoa duela erakutsiz.

Alebin mailan Ainhoa Plazak eta Nile Agirretxek parte hartu zuten, lasterketa buruan ihesi ibili ondoren, Ainhoa Plazak eskuratu zuen lehen postua eta Nile Agirretxe hirugarren sailkatu zen.

Azkenik, infantil mailan Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak eta Maialen Sanchok parte hartu zuten. Hirurak tropel buruan ibili ondoren, Katixa Navarrok erorikoa izan zuen eta ezin izan zuen lasterketa amaitu. Maialen Sancho bikain aritu zen eta azken unerarte lehen postuen lehian aritu zen. Izaro Ezpeletak berriz, sprint estu baten ondoren bigarren sailkatzea lortu zuen.