Goiko argazkia: Vost Euskadi / Behekoa: Ertzaintza
Hedi Elorza Amarni herenegun (astelehen) gauean desagertu zen, eta txandal ilun bat zeraman soinean. Kiroletako zapatillak zeramatzan oinetan. 32 urte ditu, 1’80 metroko altuera dauka eta 60 kilo inguru pisatzen ditu. Egun batzuetako bibotea eta bizarra zituen. Arrasaten edo inguruan egon liteke. Informazio baliagarririk baduzu deitu 112 telefono zenbakira.
Bere bila dabiltza bere senideak, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, DYA, erreskateetako txakurren unitatea, Gurutze Gorria, Elorrioko Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren zenbait patruila.
