Elorrioko jokalari bat errugbi zelaian artatu behar izan dute

0
1443

Partiduko markagailuari dagokionez, Elorrio liderrak 5 eta 31 irabazi dio gure taldeari. Datorren asteburuan Arrasate Kanpanzarrek Bilbon jokatuko du.

Elorrioko laguna mele batean zoritxarreko kolpe handia jaso du eztarri aldean, eta Mojategiko berdegunera anbulantzia bat bertaratu behar izan da, baita Udaltzaingoaren bi patruila ere. Espero dugu Elorrioko gaztea ondo eta goiz osatzea, animo!

Partiduari berari dagokionez, Arrasate Kanpanzarrek gaur liderraren bisita jaso du, eta ezin izan du denboraldiko lehen garaipena lortu.

Elorrio Betsaide aurretik izan da markagailuan, baina talde zuri-moreak ez du amore eman. Alabaina azken emaitza 5 eta 31koa izan da.

Datorren asteburuan Julen Barrutiaren taldeak Bilbon jokatuko du Universitario Bilbao Rugby-ren aurka. Aupa Arrasate Rugby Taldea!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen