Elorregiko komunen proiektuaren “kudeaketa txarra” salatu du EH Bilduk

0
824
osoko bilkura

Atzo goizean Maria Ubarretxena alkateak eta Anuska Ezkurrak Udal Gobernuko bozeramaileak Elorregin eskainitako prentsaurrekoari erantzun du alderdi abertzaleak.

Atzo goizean Maria Ubarretxena alkateak eta Anuska Ezkurrak Udal Gobernuko bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini zuten Elorregin, bertan komanuak egiteko lankidetza eskatuz Bergarako eta Oñatiko udalei. Arrasatekoak kasu honetan egindako “kudeaketa txarra” salatu du EH Bilduk Osoko Bilkuran.

Maider Morras EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez “azkenengo legealdian Oñatiko Udalak behin eta berriro eskatu dio elkarlana Arrasateko Udalari komunak eraikitzeko. Areago, Kepa Urteaga zinegotziak behin baino gehiagotan batzordean Oscar Garciari, Zerbitzu zinegotziari, galdetu izan dio ea ez al duen komenigarri ikusten komun horiek egiteko dirua ipintzea”.

Morrasek azpimarratu duenez bi erantzun jaso dituzte “Foru Aldundiaren ardura dela, eta bestea, Elorregi ez dela Arrasate, zati bat soilik”. Atzo goizean Bergarako Udalak gonbidapena luzatu zion Arrasateko Udalari lankidetzan komunak egiteko.

EH Bilduko zinegotziak salatu duenez “beste herriak aspaldi gai hau lantzen ari dira isiltasunean. Orain Mariak aurrea nahi du hartu prentsan, eta proiektua berea dela esan”.

Anuska Ezkurra Udal Gobernuko bozeramaileak erantzun duenez “Aurrekontu partehartzaileak erabaki du hiru proiektu martxan jartzea, eta bat komun publikoei dagokie. Hau da gaur goizean aurkeztu duguna. Gainera, aurreko legealdian Oñatiko eta Arrasateko alkateak Foru Aldundian egon ziren, proiektuaren alde. Guk gure herritarrak egindako eskaerari erantzun behar diogu”. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen