Sagardo erakustaldia, edateko aukera, saiheskia, menbrilloa, … izango dira Sanprubusaren inguruan.
Goiko argazkia: Ordiziako Udala / Kartela eta beheko argazkia: Antolakuntza.
Sanprubusak eta Elorregiko auzoak antolatuta, hurrengo domekan (urriak 17) lehen Sagardo Eguna ospatuko da San Prudentzion.
Ekitaldi irekia izango da eta goizeko 11:00etan sagardoa nola egiten den ikus-entzun ahalko da bertako erakustaldian.

Halaber, sagardoa dastatzeko aukera izango da goiz guztian zehar, baita saiheskia ere, bertan txingarretan prestatuko dena, menbrilloa eta abar.
Antolatzaileek giro polita aurreikusten dute eta herritarrak animatzen dituzte, ahal duten neurrian, oinez, bizikletan, autobusean,… bertaratzeko.
