Dena susto batean geratu bazen ere, asteazken gauean Elmako etxeetako garajean erretako kotxeak bigarren sute bat izan zuen gozeko 2:30ak aldera. Gauza ez zen gehiagora joan, ordea, udaltzainek segituan itzali baitzuten bigarren sute hau euren su-itzalgailuekin.
Udaltzaingoaren erantzun azkarra funtsezkoa izan zen suteak eragindako kalteak txikiak izan zitezen. Udaltzaingoan jaso zen lehen sutearen berri eman zuen lehen deia, udaltzainak izan ziren lekura gerturatzen lehenak eta jardueraren segurtasunaren pisua hasieratik hartu zutenak, bizilagunak euren etxeetatik atera eta laguntzeko, egoera suhiltzaileen esku utzi aurretik.





