Industri ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak (IOHLEE) mahaiko egutegi bat argitaratu du. Egutegi horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Ondare eta Herri Laneko 12 elementu garrantzitsu jasotzen dira, eta Euskal Autonomi Erkidegoko Kultura-ondasun gisa kalifikatu edo inbentariatu ditu: “Gainera, egutegiaren atzekaldean, «pandemien ondarea» deitu dugunaren elementu esanguratsuen argazkiak daude. Argazkiek QR kode bat dute, elementuari buruzko informaziora igortzen duena”.





