Elma auzoak bazkari herrikoia ospatu du

0
3026

Bazkalostean auzokide zaharrena eta gazteena omendu zituzten Jai Batzordea antolatzaile.

Auzokide ugari elkartu ziren mahaiaren bueltan atzo eguerdian zapi horia jantzita Elma kaleko enparantzan.

Goian aipatutako omenaldiaz gain, eskertzarako tartea ere izan zen. Ekitaldian Maider Morras Azpiazu alkateak ere parte hartu zuen, Udalak jai hauek laguntzen dituelarik.

Egitaraua osatuz, atzo ere puzgarriak, karaokea Markel Goikolearekin, zezensuzkoa eta TAKEren kontzertua izan ziren.

Gaur igandea ere zer ospatua izango da honako ekitaldiekin: dultzaineroak, erraldoiak eta buruhandiak, paella-jana, magia ikuskizuna eta jaien bukaera DJ Markel Goikolearekin. Ondo pasau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen