Elma eraikinean Lanbide jartzeko obrak hasi dira

0
895

Lanbideren egoitza egungo eraikinetik (trenaren estazio ohitik) Elmara lekualdatuko da. Obren aurrekontua 623.000 eurokoa da. Lanbidek egokitzapen obrak egiten dabilen enpresari 6 hilabeteko epea eman zion lanak egin ditzan.

Gaur egun Arrasaten Lanbide erakundeak trenaren estazio ohian ematen du zerbitzua. Etorkizunean Elmako eraikinean emango du, Gipuzkoa etorbidean.

Horretarako, egokitzapen eta birgaitze lanak egin behar dira eraikin historikoan, eta Jaurlaritzak iaz lizitazioa ireki zuen. 15 enpresa aurkeztu ziren, eta Lanbidek Castellano Construcciones SLri esleitu zion obra.

Enpresa honek tokiko lanei duela gutxi ekin die, eta Lanbidek 6 hilabeteko epea eman zion lanak egin eta bukatu ditzan. Egitasmoaren aurrekontua 623.378,64 eurokoa da (BEZ barne).

Hartara, Udalak eta Jaurlaritzak alokairu kontratua sinatua dute, sinatu zuten 2020ko uztailean. Kontratua 20 urterako sinatu da, 2020ko uztailaren 15tik aurrera indarrean.

Kontratuaren arabera, Jaurlaritzak Udalari lokal horregatik ordaintzekoa dion hileko alokairua 3.442,17 eurokoa da, 2021eko urtarrilaren 1 tik aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen