Elkarteen arteko Doke txapelketa bueltan da, aurten sardina dastagai

0
916

SUDC elkarteak antolatuta, ostiral santu egunez (apirilak 18) ospatuko da elkarteen arteko Doke txapelketa Kondekuako belardian. Lehiaketa 10:00etan hasiko da.

Elkarteen arteko txapeldunek Udalaren aurka jokatuko dute eta erronka galtzen dutenek hamarretakoa ordainduko dute.

Aurten, barbakoa jarriko da sardinak erretzeko. Ogi eta ardoarekin dastatu ahal izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen