Elkarte gastronomikoei jendearen bilgune ez izatea aholkatu die SUDCek

0
1715

Koronabirusari aurre egiteko, adibidez Portaloiko Udalpek eta Santa Teresako Bide-Gainek erabaki egin dute ateak behin-behinean ixtea.

Eusko Jaurlaritzak “osasun larrialdi egoera” izendatu du gaur Euskadin, eta arduraz jokatzeko asmoz, SUDCek Arrasateko elkarte gastronomikoei mezu bat helarazi die.

SUDCek (elkarte guztiak batzen dituen erakundeak) adierazi du “autoritaterik ez duela” elkarte gastronomikoen itxiera agintzeko, baina aholkatzen die, koronabirusari aurre egiteko, elkarteak “ez daitezela bilgune bezala erabili” momentuz, prebentzio neurri gisa.

Koronabirusari aurre egiteko, adibidez Portaloiko Udalpek eta Santa Teresako Bide-Gainek erabaki dute ateak behin-behinean ixtea. Ondoren, Uribarri, Txalaparta eta Herri-Gain elkarteek erabaki berbera hartu dute.

Montxongo Zuzendaritzak bertako bazkideei gomendatzen die “ahal den neurrian, ahalik eta gutxien erabiltzea soziedadea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen