Elkarte gastronomiko bat Uribarri-Erguinen zabaltzeko izen-ematea abiatu da

0
1989

86 jankiderentzako tokia dauka lokalak, eta kontuan hartzekoa da tabernarik ez dagoela auzo berri honetan. Bertako ekimen batek abiatu du egitasmoa, eta argitu du “ez dugula auzotarrentzat soilik mugatu nahi, edonork eman dezake izena”.

Uribarriko etxe berrienetan ez dago taberna edo antzeko elkargunerik, eta horregatik ekimen auzotar batek ekimena abiatu du.

Izan ere, Udalpe 21eko baxuetan dagoen lokal bat baliatu nahi dute “elkargune bat izan dadin edota trago bat hartzeko lekua”.

Lokalak 86 jankiderentzako toki nahikoa dauka, eta ekimenak deialdi irekia egin du: “Ez dugu auzotarrentzat soilik mugatu nahi, eta edonork eman dezake izena”.

Ekimenak aurreikusten du lokalaren aurrealdeko sarrera “Erguin eta Udalpe kaleen arteko pasabidean jartzea [beheko argazkian, margoketa urdina dagoen lekuan] eta elbarrituentzat egokitutako sarrera ere egongo da”.

Elkarte gastronomikoak aukera eman dezake, besteak beste, “lagunekin bokata bat jateko edota eguraldi txarra egitean bertan izateko”.

Duela urte batzuk saiakera bat egin zen “baina orduko kostuak garestiak ziren, eta orain gaiari berriro heldu diogu kostuak ordutik asko jaitsi direla pentsatzen dugulako”.

Bazkidetzaren abantailetako bat da “ez dela beharrezkoa izango bazkide titularra lokalean izatea, bikotekideak elkartea erabili ahal izateko”.

Izen-ematea martxan dago jada eta “erritmo onean doa. Epea zabalik izango da otsailaren 15a arte, eta izena ematen duten lehen 60 pertsonentzat mugatuko da”.

“Interesatuek email bat bidali uribarrikoelkartea@gmail.com helbidera. Epea amaitzen denean datu guztiak izango ditugu, eta izena-emadako guztion artean bilera bat egingo dugu xehetasun guztiekin. Orduan izango dute aukera erabakitzeko aurrera jarraitu edo ez”.

Elkarte berriaren izena “bazkide guztien artean erabakiko da. Email generiko bat erabili dugu momentuz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen