Elkartasuna da Arizmendi ikastolaren erantzuna

0
1398

Arizmendi Komunitatea sortu dute Arizmendi Ikastola osatzen dutenek sortutako materiala elkarbanatzeko. Ikastolatik jasotzea eta Ikastolariematea da helburua. Komunitatearen berri emateko kantu bat sortu dute, hori ere elkarlanean.

Etxealdi honetan sorkuntza giltzarri ari da izaten konfinamendua arintzeko. Aisia sortzen igarotzen dute askok eta askok: izan musika, sukaldaritza, irakurketa… edukia sortzen edo edukia kontsumitzen. Denbora libre horretan gozatzeko bide sorkuntzan topatu dute gehienok. Arizmendi Ikastolan beti sustatu den esparruetako bat da sormena eta kasu honetan ere, hala izan da. Sormenari bide eman nahi izan zaio eta elkartasuna ezinbestekoa dela erakutsi digun krisialdi honi, elkartasun keinu eder batekin ari da erantzuten Arizmendi Ikastola.

Sorkuntza lanak partekatzeko espazio bat sortu dute: Arizmendi Komunitatea. Horren berri
emateko kantu bat sortu dute, taldean: Alkar hartu ta emanez izenekoa: https://www.youtube.com/watch?v=g2lS1HHvPKo&feature=youtu.be Komunitatean musikak ez ezik, beste hamaika edukik dute lekua, guztiak Arizmendiko hezkuntza-komunitatea osatzen dutenek egindakoak. Guztira 7 ataletan banatu dituzte edukiak:

  1. Agurrak eta bizipenak:
    Mezuak partekatzeko gunea da; zorion agurrak, esaterako.
  2. Sukaldean
    Errezetak partekatzeko txokoa
  3. Musika eta dantza
    Bideoklipak, abestiak… etxealdiari erritmoa emateko txokoa.
  4. Erronkak
    Desafioak proposatu eta horiek gauzatzen saiatzeko gunea.
  5. Zuzeneko emanaldiak
    Zuzeneko saioak komunitatearekin partekatzeko aukera!
  6. Umorea
    Positibismoak on egingo digunez, txisteak, bakarrizketak… bilduko dituen atala!
  7. Sorkuntza
    Marrazketak, ipuinak… batuko dituen lekua!Zazpi atal horietako materiala eskuratzeko Arizmendi Komunitatera jo beharko da:
    www.arizmendi.eus/eu/arizmendi-komunitatea. Esteka horretan topatuko duzu arestian
    aipatutako edukia, dagoeneko sortu dena eta aurrerantzean sortuko dena. Etengabe elikatzen joango den txokoa da komunitatea.

Sorkuntza elkarbanatzeaz harago, elkar gehiago ezagutzeko eta elkarren berri izateko ere balio du ekimenak; elkar elikatuz harremanak sendotzeko. Ekimenaren leloak dion moduan: Hartu eta emanez, Arizmendi batuz!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen