Elkartasun Egunean zozketatu zen sariaren irabazlearen zain jarraitzen du Harremanek

0
263

Ekainaren 4an Sebero Altube plazan Arrasaten ospatutako Elkartasun Egunean zozketatu zen sari bereziaren irabazlearen zain jarraitzen du Harremanek.

Saria IBAI-Artek emandako 300 euroko bale bat da, Ibai-Arteko dendetan bonuetan gastatzeko. Saritutako zenbakia 0352 izan zen, eta zenbaki hau agertzen ez bada sarirako aukera izango dutenak beste hauek izango lirateke: lehenik, 1444 zenbakia eta, bigarrenik, 0571 zenbakia.


Zenbaki horietakoren bat duten pertsonei eskatu nahi diegu jar daitezela harremanetan HARREMAN ONG-arekin 605720531 telefonora deituz. Zenbaki horiek 2022ko uztailaren 26an iraungiko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen