Atzo, ekainaren 25ean, hasi zen Eusko Jaurlaritzarako hauteskunde-kanpaina. Elkarrekin Podemos-IUk, bere aldetik, ohiko den kartelen itsatsiketa egin zuen. Uztailaren 4an Elkarrekin Podemos-IUk kanpaina ekitaldia egingo du Arrasaten goizeko 11:00etan Seber Altube plazan (euria egiten badu Biteri plazan). Bertan Elkarrekin Podemos-IUeko lehendakari hautagia Miren Gorrotxategi izango da, baita ere, Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile orokorra eta Rafa Mayoral Unidas Podemoseko diputatua.