Elkarrekin Podemos-IUk kanpaina-ekitaldia egingo du bihar Arrasaten

0
305

Ekitaldian Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigai Miren Gorrotxategi izango da, baita Jon Hernandez Legebiltzarrerako hautagaia ere, Rafa Mayoral Unidas Podemoseko diputatua eta Pilar Garrido Podemos-Ahal Duguren koodinatzaile orokorra.

Ekainaren 25ean, hasi zen Eusko Jaurlaritzarako hauteskunde-kanpaina. Elkarrekin Podemos-IUk kanpaina-ekitaldia egingo du bihar Arrasaten goizeko 11:00etan Seber Altube plazan (euria egingo badu Biteri plazan). Bertan Elkarrekin Podemos-IUeko lehendakarigaia Miren Gorrotxategi izango da, baita Jon Hernandez Legebiltzarrerako hautagaia ere, Rafa Mayoral Unidas Podemoseko diputatua eta Pilar Garrido Podemos-Ahal Duguren koodinatzaile orokorra.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen