“Elite politiko eta ekonomikoen aurka” batu dira Arrasateko Pentsionistak

0
391

Bilkurak salatu du espainiar estatuko azkenaldiko “zunda-baloiek sinestarazi nahi digute murrizketak eta atzerapenak onartzea baino beste erremediorik ez dagoela”.

Arrasateko Pentsionistek antolaturik, gaur eguerdian elkarretaratzeei berrekin diete, pentsio duinak aldarrikatzen jarraitzeko.

Pentsionistek gaitzetsi dute “duela zenbait astetik hona hainbat zunda-baloi ari direla agertzen giroa sortzeko”. Espainiar estatuko saiakera horiek asmo dute “sinestaraztea ez dagoela beste erremediorik murrizketa eta atzerapen gehiago onartzea baino”.

Alabaina, “denok dakigu pentsioen arazoa diru-sarreretan dagoela, ez gastuetan, eta horrek eskatzen ditu enplegu gehiago eta hobea sortzea”.

Jaurlaritzaren aurrekontuei dagokienez, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak lortzeko, “ez dugu onartzen dirurik ez dagoela esaten jarraitzea”.

Oro har, “eskuina aspalditik iragarritako erantzun oldarkorrak” direla, eta “Covid-19ak sortu dituen arazoak aitzakiatzat hartu” dituztenez, horiek “eskatzen digute erne egotea eta gure mobilizazioekin inoiz baino gehiago jarraitzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen