Elisa Sainz de Murrietak aldaketa klimatikoaren inguruko hitzaldia eskainiko du

0
345

Goienagusik antolatuta, asteazkenean, otsailak 2, goizeko 10:00etan Kulturate Elisa Sainz de Murietak ‘COP26. Klima aldaketari buruzko goi-bilerak. Nondik gatoz eta nora goaz?’ hitzalia eskainiko du. Hitzaldian klima-aldaketa gaur egungo arazo nagusietako bat dela azalduko du.


Ondorioak tokikoak diren arren, arazoari aurre egiteko ezinbestekoa da nazioarteko lankidetzak eta neurriak adostea. Hitzaldi honetan, nazioarteko erantzunaren bidaia historikoa egingo du, 2021eko azaroan Eskozian ospatu zen 26. Goi-bilerara iritsi arte. Ibilbide honetan, nazioarteko klima politikaren itzalak eta argiak, aurrera-pausuak eta erronkak aztertuko ditu.

Elisa Sainz de Murieta

EHUko ikertzaile eta irakaslea Ekonomia Aplikatua departamentuan eta Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa erakundeko ikertzaile da.

Geologia Zientzietan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU, 2001). Ondoren, Ingeniaritza eta Ingurumen Kudeaketako master bat egin zuen Madrilgo Industria Antolakuntzarako Eskolan (EOI, 2002), eta 3 urtez aritu zen ULMA industria taldean.

2005ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean lanean hasi zen, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendari gisa. Etapa horretan, zientziak erabakiak hartzeko oinarri gisa duen garrantzia bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen, eta, horregatik, Jaurlaritzan amaitu ondoren, ingurumen- aldaketei buruzko master bat ikastea erabaki zuen (UPV/EHU, 2010), doktoretzarako sarbidea eman ziona.

BC3 erakundean 2010ean hasi zen lanean, eta bertan egin zuen doktore tesia (2016), klima-aldaketak eragindako itsas-mailaren igoerak euskal kostaldean sortu ditzakeen inpaktu eta kalte ekonomikoak aztertuz. 2017tik 2019ra Grantham Research Institute (London School of Economics) institutuko ikertzaile bisitaria izan zen. Ondoren, BC3ko ikertzaile bezala aritu da, klima-aldaketaren inpaktuak ikuspegi sozioekonomikotik aztertuz , baita egokitzapen-politikak ere, hainbat ikerketa-proiekturen esparruan lan egiten du (adb. COACCH, Gobernadapt).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen