Argazkia: Gipuzkoako Elikagaien Bankua.
Janari Klasifikazioa taldean ekimenak bat egin nahi du Debagoieneko herritarrekin. Izan ere, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Bergaran duen biltegian, boluntarioak behar ditu azken janari bilketetan jasotako elikagaiak sailkatzeko. Horregatik, dei egiten dute lagun talde/lankide eta abarri ekimen honetan parte hartzeko. Taldean joateko deialdia da egiten dena.
Ekimen honen helburua Udaberriko Elikagaien bilketan jasotako elikagaiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuan sailkatzen laguntzea da. Ekainaren 5etik 16ra, egunero, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara, talde batek (gehienez 15 lagun) bertako boluntarioekin batera egingo du sailkapena. 5-15 laguneko taldeak osatu nahi dira.