Ukrainiaren kinka larria ikusirik, Arrasateko hainbat elkarte bildu egin dira herritarrei laguntza dei bat luzatzeko. Ukrainiarrak ezinbesteko eta oinarrizko artikulu eta baliabideak behar dituzte, egoera oso mingarri, zail eta latzean daudelako.
Herritarrek dohaintzak Nafarroa etorbidean egin ahalko dituzte, zehazki, Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoaren eta Irri Barre goxoki dendaren artean dagoen lokalean, hau da, Mankomunitatearen aurrean. Janaria eta materiala bertara eramateko egunak martxoaren 3a, 8a eta 9a izango dira. Bestalde, martxoaren 4ean Azokan, Goyeneche Fundazioaren eta AMSren postuan ere entregatu ahal izango dira. Ekarpen ekonomikoekin ere lagundu ahalko da.
