TESTUA: JUAN RAMON GARAI – INTXORTA 1937. “Oso gazte, 12 urtekin gerra hasieran ibili nintzen jana errepartiduten gudarei. Aita eta anai bi alde egin euen herritik, Benito, aita Zapadore ibili zan trintxerak egiten, anaia nagusia berriz Amuategui batailoian eta bestea 15 urtekoa, Santanderraino joan zan eta gero oinez bueltatu zan herrira Atxabaltara. Abustuaren 31an, 16 urtekin preso eraman euen Ondarretara, sei hilebetera libre, baina aurreko salatari berdinak, karlistak, parte eman eta berriz be preso, berriz be libre, eta urrengoan preso eraman euen Infierno kartzelara, handik irten zen gehixorik eta Polloen lurperatu”.
“Hemen herrian, betik pregoiak jotzen ibiltten zien, herri bat hartu zituela eta herritar guztiak behartuta plazara joaten, Cara al Sol kantetan eta mitinak entzun behar, gaiñera eskua ez jasotzearren multak, eta ez ordaintzearren kartzelaratuak”.
“Soldautsan Komandante Garcia Santosek oso ona nintzelako eskaladan, eskiatzen, korrikan eta grekoromanan, nerekin ez zen txarto portatzen. Behin Teniente falangista batek, Komandantearen aurrean galdetu eustan eres socialista? Nere erantzuna: si lo soy y lo seré, y Nacionalista? También… haren amorrua, baiana Komandateak barrez hasi zan eta horrela gelditu zan”.
“Permisoakin etorri nintzen eta ordena euen huelga egiteko, 47ko greba zan. Fabrikan hitza hartu neuen: Ordena etorri da huelga egiteko, ez gaude konforme gobernuakin eta huelga egin behar dogu.. denak huelgara irten gitzen…baina soldautsara berriz joan nintzenien zelako txostenak herritik…ihesi Frantziara mendiz joan nintzen, bueltatu nintzenien bi urtera, 1949an preso sartu nittuen Donostiako Martutenera, sei hilebetera libre”.
“Orduan sartu nintzen ELA sindikatoan ixilpeko lanean. Basurto Añorgakua, etortzen zan gugana, Aretxabaletan, Esteban Gorroño, Sabin Bengoa, Santiago Bengoa ta neu gitzen, Arrasaten, Felipe Barrutiabengoa Txirri, Antonio Zubizarreta, Jabier Olalde ta Jose Maria Zubia Liorra, Aramaixon, Alexander Nafarrete, Sabin Goiko Errotakoa, Eusebio Benta Txikikoa eta Aiastui Lonbide. Horreik ta Eskoriatzako emakume bat ta Bergara ta Elgetako bana joan gitzen batzar batera lehengo Urnietako sagardotegi batera, Lauxuetan, Gipuzkoa osokoa, juntau gitzen 70 pertsona. Gero, Beheko ta Goiko Debakuak Elgetan ta Basurto izan zan hizlarixa”.
“Paruak %100koak izan zien”. 1956xan Zaragozatik Grisak, Polizia Armadako autobus bat etorri zan Arrasatera, ta detentziñuak egon zien: Esteban Gorroño, Jabier Olalde ta Jose Maria Zubia. Behin, bizikletaz nindoien propagandarekin lepo, Guardia Zibilek alto bota ninduen, ez nintzen gelditu, neu bizikletaz eta besteak atzetik, elizaren ondoan ikusten dittut aurretik beste bi Guardia zetozela, bizikleta bizkarrien hartu eta ostetik ihesi joan nintzen”.
“Beste batean, Monte tabernaren aurrean kontzentrazioa egin geuen Josu Otaduiren atxiloketaren aurka. Orduan be, nere atzetik etorri zan bat, baina sakristauen atartean sartu nintzenien aurrera joan zan. Hori izan zan zan Ulgorren lanean sartuta gero, hamalaugarrena nintzen”.
“Gorlan beste behin konzentrazioa egitera goizela, Guardia mordoa paisanoz jantzita bertako mendi inguruetan, eta baita “Japonesarekin” uniformedunak. Zenbat eta zenbat historia…”.
Bizi guztiko borrokalaria, ez zaitugu ahaztuko.
Juan Ramon Garai
Intxorta 1937 kultur elkartea