Elens Rives Dixielandek jazz doinuarekin girotu ditu kaleak

0
401

Gaur, merkemerkauaren hirugarren egunerakin amaitzeko, Elens River ‘s Dixieland taldearen kontzertua izan da arrasatetik, Herriko plazan amaituz; kaleak New Orleansko jazz kutsuarekin girotuz. Udazken-neguko stock azoka gaur, larunbata, amaituko da, horregatik, arratsaldean, 19.00etan Arbolapetan, 19.45etan Portaloian eta 20.30etan Herriko Plazan, Crazyjazzers banda izango da, Jazz doinuarekin herria girotzen.

12.00etan hasi da taldea kaleetan zehar jotzen, Maiatzaren 1a Plazatik hasi da talde gipuzkoarra eta herriko plazan amaitu du. Dixieland-a jazz-hot estiloetako bat da, eta bertan metalezko instrumentuak eta inprobisazioa dira nagusi. 1910eko hamarkadan garatu zen New Orleansen eta banjoa brass bandekin dagoen ezberdintasunetako bat da. Oso musika atsegina da eta entzutean oinak mugiarazi diote herriari.

Ondoren, 19.00etan Arbolapetan, 19.45etan Portaloian eta 20.30etan Herriko Plazan, Crazyjazzers banda izango da. Crazyjazzers hogeiko hamarkadako jazz tradizionalean oinarritutako musika-taldea da, eta zehazkiago, New Orleansekoan. Musika herrikoia eta kalekoa, Louis Armstrong, Jelly Roll Morton, Jabbo Smith, Clerence Willians, Bessie Smith, eta beste hainbat konpositoreren kantuekin. Jazz tradizionaleko zazpikote bat da, jazz tradizional ona egiteko, musika honen hizkuntza purista errespetatuz, 2015. bukaeran jaio zena. Jazzaren, mendeurrena betetzen ari den musika generoaren, sustraiak maite dituzten sei musikarik osatzen dute taldea.

“Gerturatzen den orok azokaz gozatu ahal izango du, baita prestatu den egitarauaz ere. Beraz, ezin duzu galdu!! Aprobetxatu azken deskontuak eta gozatu, bizi Arrasate!! NIK ARRASATEN!!! Eta sentitu New orleansen!! Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen