Elen`s River Dixieland Band taldeak kaleak girotu ditu gaur arratsaldean Merkemerkauaren harira
Dixieland jazz-blues estiloetako bat da, New Orleansen 1910eko hamarkadan garatu zen inprobisaziotik sortua. Taldea zerbait ibiltaria sortzeko beharretik sortu da.
Gogoratu baita ere, zozketak martxan daudela: “Erosketak otsailaren 17, 18 eta 19an Arrasateko edozein saltokitan egiten dituzuen bezeroen artean 940 eurotan baloratuko bi sari zozketatuko ditugu, Ibai-Arteko saltokietan trukatzeko 940€ erosketa txarteletan. Zozketan parte hartzeko egun hauetan egindako erosketetan jasotako erosketa tiket bat 688734149 telefonora bidali besterik ez duzu egin behar. Bi zozketa burutuko ditugu, bat otsailaren 17 eta 18an jasotako tiketekin eta bestea otsailaren 19an jasotakoekin. Zozketa bakoitzerako, parte hartzaileko zozketarako zenbaki bakarra emango dugu. Zozketa otsailaren 23an egingo da eta bi irabazleekin harremanetan jarriko gara sari banaketarako. Animatu eta zorte on!”