Bigarren urtez, Gelmako Jai Batzordeak Gabonetako balkoien lehiaketa antolatu du. Aurten hiru irabazle aukeratu dira, originaltasuna, argitasuna eta eskulangintza kontutan izan da. Irabazle bakoitzak 100 euroko saria eskuratu du. Antolatzaileak gogoratu dutenez “sariak jaietan lortutako dirutik ordaintzen dira, eta lehiaketaren asmoa auzo-kidetasuna bultzatzea da”.
Hona hemen aurtengo irabazleak:
Originaltasuna: Elene Caballero
Argitasuna: Ekhi Kortajarena
Eskulangintza: Amaia Sanchez