Elektriken “lapurreta” salatu dute Arrasateko Pentsionistek

0
832

Iberdrolaren bulegoaren aurrean gaitzetsi dute fakturaren igoera iaztik batez beste 28 eurokoa izan arren, espainiar Gobernuaren neurriarekin 8-12 euro soilik berreskuratzen direla. Elektriken publifikazioa planteatu dute.

Bideoa: Gaurgeroa EH Pentsiodunen Elkartea.

Arrasateko Pentsionistek antolatuta, astelehen honetan ere bilkura egin dute, baina gaur berritasun batekin:

Portaloira bertaratu dira Iberdrolaren egoitzaren parean salaketa publikoa egiteko, batez ere azken urteko argindarraren garestitzearen ondorioz.

Plataformaren izenean, Juanito Urizarrek salatu du garestitzeak “batez ere pentsio baxuak dituzten pertsonei eragiten diela”.

Iberdrolak iaz 3.600 milioi euroko etekinak izan zituen, Endesak 1.300 milioi eurokoak, Naturgik ia 500 milioi eurokoak,…

Garestitze historikoari aurre egiteko, espainiar Gobernuak BEZ zerga jaistea erabaki du, “baina horrek 8 eta 12 euroko aurrezpena baino ez du suposatuko fakturan. Ordea, iaztik fakturaren igoera 28 eurokoa izan da batez beste”.

Sanchezen Gobernuak argudiatu izan du “ezin duela argindarraren prezioa erregulatu”, “hori eginez gero Europar Batasunak zigortuko duelakoan”. Horren aurrean, pentsionistak mesfidatu azaldu dira.

Espainiar estatua da proportzionalki “Europan argindarraren prezio garestiena duena”. Hori “PP eta PSOEren onespenarekin” eta “PNVek beste alde batera begiratu du, bere kargu batzuk postu mamitsuetan jarriak”.

Horren guztiorren aurrean, elektrikak publifikatzea planteatu du, besteak beste, “gehienezko prezioak mugatzeko eta akzioen mozkin eskandalugarriak murrizteko”.

Pentsionistak Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta 70 udalerritan mobilizatzen ari dira gaurkoan. Baita gutxieneko 1.080 euroko pentsio publikoaren alde ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen