“Elektriken iruzurren” aurkako itzalaldia eta lapiko-jotzea egin dira

0
915

Ekimen honen deitzaileek salatu dute, ‘ate birakari’en bitartez, agintari politiko ohi asko multinazional elektriketara joaten direla. Arrasaten hainbat herritarrek protestaldian parte hartu dute.

Ekimenaren deitzaileek salatu dute herritarrek “urteak daramatzagula hilero ordaintzen dugun oligopolio elektrikoak inposatzen digun argindarraren ordain-agiria pairatzen. Langileak, ostalariak, enpresa txiki eta ertainak… Ezerk eta inork ez du ihes egiten elektriken iruzurretik”.

EH Bildu eta beste nazio batzuetako alderdi politikoek islatu dute “azken aste hauetan argindarraren prezioa etengabe ari dela garestitzen. Prezioak gora eta gora egiten du, eta badirudi inor ez dela gai kontrolatzeko. Inork ez du iruzur horrekin amaitu nahi, hainbat alderdi politiko iruzur horren parte direlako. Zuen buruzagi historiko handi guztiak enpresa elektriko horien guztien administrazio- kontseiluetan daudela ahaztu dezakegula uste duzue?”.

Arrasaten ere dei egin dute “gutako bakoitzari dagokio elektrikoen iruzurrarekin amaitzera. Gure esku dago oligopolio elektrikoak geratzea“.

Ekimen honekin bat egin dute Arrasateko Pentsionistek, Mugimendu feministak, LAB eta ELA sindikatuek, Besaide Mendizale elkarteak, Ekologistak Martxan erakundeak, AGAKOk eta EH Bilduk, besteak beste.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen