Argazkia: ELA.
Sindikatuaren Debagoieneko eta Debabarreneko delegatuak Arrasaten elkartu dira gaur goizean, 2021eko balantzea egin dute eta 2022rako erronkak finkatu dituzte. Horien ostean, ‘S.O.S. OSAKIDETZA’ zioen pankarta zabaldu dute, Osasun Publikoko langileei elkartasuna adierazi diete eta grebarako deia egin dute. Otsailaren 25ean greba Lehen Arretan egitekoa da eta 28an Osakidetza osoan.