ELAk salatu duenez “Aita Menniko langileei ez zaie PCR testik egin oporren ostean.”

0
565

Aita Menniko ELAko batzordeak ezeztatu egin nahi izan du ospitaleko zuzendaritzak atzo argitaratu zuen informazioa; izan ere, Aita Mennitik azaldu zuten oporren ostean langileei PCR probak egin zizkietela, legeak agintzen duen bezala. ELAtik adierazi dutenez,”hori gezur hutsa da. Gaur, irailak 25, inori ez diote egin PCRa. Eta hasiera baten asmoa zen inori ez egitea. Hori da guk jaso genuen informazioa. Borrokatu ondoren, zuzendaritzak ideiaz aldatzea lortu genuen, baina oraindik ez dira PCRak egiten hasi.”

ELAtik azpimarratu dutenez “salaketa publikoa egiterakoan orduan eta euren irudia kolokan jartzen denean orduan mugitzen dira. Jarrera hau egunero bizitzen dugu. Lotsagarria da hainbeste diru publikoa sartzen den enpresa batean, horrela gu tratatzea. Arriskuan jartzen dituzte, ez bakarrik langileak, erabiltzaileak eta gizarte osoa ere. Langileak oso haserre daude egoera honekin. Aski da!”

Aita Menniren barruan lan egiten duen kolektibo baten egoera ere azpimarratu du. ELA sindikatuak Covid gaixoen hondakinak kudeatzen dituzten langileen egoerari buruz azaldu duenez “nahiz eta EPIak izan, pertsona horiei oraindik ez diete PCR testak egin pandemia hasi zenetik. Eskatu zituzten baina erantzuna isiltasuna izan da.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen