ELAk onartezintzat jo du enpresak hitzarmenaren konturako soldatak bere kabuz igotzeko hartutako azken erabakia

0
613

ELAk langile guztiak animatu ditu abenduaren 16,17,18rako planteatutako grebekin bat egitera, inoiz baino gehiago.

Testua: ELA.

Enpresak, barne-komunikatu baten bidez, langile guztien soldatak igotzea erabaki du, enpresa batzordearekin kontsultatu gabe. Beste behin ere argi ikusten da zuzendaritza honen estrategia: datorren astean deitutako grebak desaktibatzea eta bere boterea denon gainetik jartzea, enpresa-batzordea kontuan hartu gabe. Ez da Aita Menniren zuzendaritzak horrela jokatzen duen lehen aldia, langileei igoerak alde bakarretik aplikatuz.

Argi dago langileek daramaten greba eta mobilizazio dinamika guztiak eragin duela enpresak edukiak mahai gainean jartzea. Grebarik eta mobilizaziorik gabe ez genuen izango, eta ELAk balio handia ematen dio Aita Menniko langileek egiten
ari diren borrokari.

Azken negoziazioan, enpresak aurretik mahai gainean jarritako edukiak bainookerragoak planteatu zituen. ELAk ez du inoiz onartuko Aita Menniko langileek erosteko ahalmena eta eskubideak galtzea, eta hori da behin eta berriz mahai gainean
jarri dena.

Ez da kasualitatea hori gertatu izana hurrengo asterako hiru greba-egun berri deituta. Langileok presioa egiten jarraitzen dugu, eta hori oso garrantzitsua da. Baina denak ez du balio. Enpresak negoziazioari uko egitea erabaki du, langileak hertsatzea, baita
unitateetan bilerak eginez ere, plantilla desmobilizatzeko helburu bakarrarekin.

Berriro azpimarratu nahi dugu ELAk beti erakutsi duela negoziatzeko borondatea, eta borondate hori izaten jarraituko duela. Gogora dezagun enpresa batzordeak berak egin zuela kontraproposamena uztailean, eta enpresak ez duela erantzunik eman orain arte.

Zuzendaritza honek ondo baino hobeto har ditzake bere gain langileen aldarrikapenak; gogora dezagun 20 milioi euro inbertitu dituela eraikinetan eta obretan, langileek prekarioan jarraitzen duten bitartean, erosteko ahalmena galtzeko planteamenduekin,
urteetan zehar lotutako aldi baterako kontratuekin eta lan-karga handiekin.

Horregatik guztiagatik, ELAk datorren asteko greba eta mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditu langile guztiak, enpresaren jarrera atzerakoi eta antidemokratikoari erantzun kolektibo eta irmoa emateko. Orain, inoiz baino gehiago, gure borroka kolektiboa indartzeko unea da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen