ELAk Lan Ikuskaritzan eta Osalanen salatu du “Aita Mennik prebentzio neurriak betetzen ez dituela”

0
409

Sindikatu honen “asmoa ez da inori ikasgairik ematea. Hilabeteak daramatzagu enpresari esaten prebentzio neurriak betetzeko eta egunero gabiltza arrisku egoerak enpresari trasladatzen, haiek ekiditeko”.

Beheko testua eta argazkia: ELA.

Aita Mennik hilabete baino gutxiagoan, bi agerraldi izan ditu eta argi daukagu horren guztiaren atzean enpresaren arduragabekeria dagoela. Emaitza dramatikoa izan da:

Erabiltzaile bat hilda eta 46 erabiltzaile eta 22 langile positiboan. Hauek guztiak Benito Meni 3 eta Unitate Penal Legalean.

Egoeraren larritasunaren aurrean atzo bertan erregistratu genuen salaketa Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan eta Osalanen, modu urgentean eragin dezaten enpresak sistematikoki prebentzioaren alorrean egin dituen ez betetzeen aurrean.

Sektorizazioa dela eta, enpresak pertsonala unitate batetik bestera ez dela mugitzen bermatu behar du. Baina langileen faltak eta prekarietateak agerian utzi ditu, beste behin ere, ospitale honek dituen arazo estrukturalak, langileen eta pazienteen osasuna eta segurtasuna kinka larrian jarriz. Hori dela eta, denbora guzti honetan kasu desberdinekin egin dugu topo:

  • Asteburuetako langile batzuk unitate desberdinetan egiten dute lan, ohikoa den modua
  • Langile bat edo beste Eibarko ospitaleko Covid solairutik etorri izan da Aita Mennira posturen bat kubritzera
  • Edota bost unitate desberdin kubritzen dituzten erizainak

Bestalde, aspalditik gabiltza plantila osoarentzat PCRak eskatzen enpresa honi, baina erantzuna beti da ezezkoa. Gainera, baheketa kriterio desberdinak daude unitatearen kontzertazioaren arabera. Hau nola da posible? Akaso lehen mailako eta bigarren mailako langileak al daude? Oporretatik itzulitako langileei ere ez zaizkie PCR frogak egin.

Ospitale hau EAEko garrantzitsuenetariko bat da osasun mentalaren esparruan. 2017an milioi bat euroko irabazi garbiak izan zituen, baina bitartean, langileek prekarietatea eta pertsonal falta sufritu behar izaten dute, euren osasuna arriskuan jarriz. Hirugarren brotea da honakoa abuztutik eta hau ez da kasualitatea. Nahikoa da, nekatuta gaude!

Bestetik, ezin dugu ahaztu Eusko Jaularitzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak daukaten ardura gai honetan, izan ere Aita Mennik plaza kontzertatuak ditu bi instituzioekin.

Aita Menniko zuzendaritzak, gainera, gai honi lotutako ikasgairik ez emateko esan dio ELA sindikatuari duela gutxi hedabideetan. ELAren asmoa ez da inori ikasgairik ematea. Hilabeteak daramatzagu enpresari esaten prebentzio neurriak betetzeko eta egunero gabiltza arrisku egoerak enpresari trasladatzen, haiek ekiditeko. Baina heriotzak eta langile eta erabiltzaileen kutsatzeen aurrean, legitimazioa soberan dugu sindikatuari iruditzen zaion norabidetik lan egiteko.

ELAk langileen lan baldintza duin eta seguruak bermatzeko lan egiten jarraituko du, baina kalitatezko zerbitzu seguru baten alde ere. Hori dela eta, langile guztiei dei egiten diegu gaur 14.30ean Aita Menni ospitalearen aurrean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen