ELAk beste bost greba egun egingo ditu Aita Mennin, martxoaren 21etik 25era

0
759

Aurrerapausurik gabe bukatu da Aita Menniko enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren arteko aste honetako bilera, zuzendaritzak ez baitu eduki zehatzik proposatu, eta lan baldintzak hobetu gabe jarraitzen dute. Hori dela eta, ELAk erabaki du grebekin aurrera jarraitzea: martxoaren 21etik 25era egingo da. Bost greba egun horiekin guztira 23 greba egun eginak izango dituzte langileek.

ELAk gogorarazi nahi du Aita Mennik eskaintzen duela osasun mentalaren alorrean Osakidetzak Gipuzkoan eskaintzen ez duen zerbitzua. Hala, Arrasateko ospitalean dauden unitateen %80 administrazio publikoarekin izandako hitzarmenekin finantziatzen dira (Eusko Jaularitzako Osasun Saila, hiru Foru Aldundiak eta Eusko Jaularitzako Herrizaingo Saila). Enpresa pribatu horrek sekulako solbentzia ekonomikoa dauka eta ezin da onartu langileen lan baldintzekin modu honetara jokatzea, ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen duen enpresa batek.

Izan ere, herritarren osasun metala dago jokoan. Pazienteen zaintzaren kalitatean eragin zuzena du langileen egoera prekarioak, eta honek okerrera egin du. Hala nola, zenbait unitatetan dutxak egunero izatetik, orain tartekatuta egiten dira, eta paper zapi bustiak erabiltzen dira garbitzeko, esate baterako.

Gainera, lan-kargak handitu dira, sarritan ez dira langileak ordezkatzen, langile gabezia dago eta bereziki erizainek bizi duten egoera oso larria da (adibide bat jartzearren, erizain bat 85 paziente artatzera heldu da). Horrek guztiak eragin du langileek beste toki batzuetara aldegitea.

Horren aurrean, ELAk mobilizazioekin jarraitzea beste aukerarik ez du izan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen