ELAk asteazken eta ostegun honetan grebara deitu ditu Aita Menniko 500 langile inguru

1
530

Langileen lan baldintzak hobetzeko beharrezko inbertsioak egiteko eskatzen dio ELAk enpresako zuzendaritzari, eta 3 urte baino gehiago dirauen gatazkari benetako konponbidea emateko.

Testua: ELA.

Aita Mennik Arrasaten du kokatua ospitalea, baina zentroak ditu EAE guztian. Gaixotasun mentala, adimen atzerapena eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak artatzen dituzte eta euren zaintzaren kalitatea gero eta okerragoa dela
salatu nahi dute langileek. Lan baldintza prekarioak izateaz gain, pertsonal falta handia dute ospitalean.

Langile eta enpresaren arteko azkeneko negoziaketa bilera pasa den uztailean egin zen, inolako aurrerapausurik gabe. Halaber, bilera horren ostean, enpresa batzordeak proposamen formal bat bidali zion enpresari, negoziaketan urratsak emateko helburuarekin, baina zuzendaritzaren partetik ez du inolako erantzunik jaso.

Langileek honako mobilizazio egitaraua dute antolatuta:

•Urriak 13: oinezko martxa bat egingo dute Arrasateko Eguneko Zentrotik, ospitalera, errepidetik. Martxa 10.30etan hasiko da honako helbidean: Uribe Auzoa Etxadia, 16, 20500 Arrasate, Gipuzkoa
Ondoren, elkarretaratzea egingo dute ospitale aurrean.
•Urriak 14: kanpaldia eta protesta egingo dute langileek ospitale kanpoan. 11:00etatik hasita, arratsaldera arte.

Greba deialdi hauekin Eusko Jaularitzako Osasun Sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ere dei egin nahi diegu, gatazkaren konponbidean esku har dezan. Osakidetzak gure lurraldean ez dagoen itundutako zerbitzu bat eskaintzen da Aita Mennin eta onartezina da langileen eta zerbitzuaren egoera hain prekarioa izatea.

Iruzkin 1

  1. Galdera batzuk sortzen zaizkit Aita Menniko langileen grebaren gainean, ea norbaitek erantzuterik baduen: Aita Mennin ELAk dauka bakarrik ordezkaritza? Horrela ez bada, beste sindikatuek ez dute greba deitzen? Zergatik?

Utzi erantzuna ESKATZEKO ZULOTIK(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen